Gazteen lokalak: ordezkaria izendatzea

Gazteek aisialdirako erabiltzen dituzten lokaletan, adinez nagusia den legezko ordezkari bat izenda daiteke. Pertsona hori Udaleko Gazteria Atalarekin harremanetan egongo da, eremu horien erabilerarekin loturiko arazoak saihesteko eta konpontzeko. Gazteek Udalari adieraz diezaiokete zein den beren lokalaren legezko ordezkaria, eta pertsona horrek funtzio hauek izango ditu:
  • Udalaren eta lokalaren erabiltzaileen arteko elkarrizketa eta komunikazioa erraztea.
  • Informazioa eta orientazioa jasotzea, lokalaren erabiltzaileen eta hirugarren pertsonen arteko gatazkak saihesteko.
  • Lokaleko jarduera bukatzen dela adieraztea.
  • Udalari jakinaraztea ordezkari izateari utzi nahi diola eta beste ordezkari bat bilatzen laguntzea.

Gazteen lokalei buruzko informazioa

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

Legezko ordezkaria izateko aukeratutako pertsonak ordezkaria izendatzeko formularioa betetzea.
  1. Udalak izendatutako pertsonaren datuak erregistratzea.
  2. Ordezkariak, Udalaren eskutik, gazteen lokalei buruzko informazioa eta orientazioa jasotzea.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazioa

Taldearen ordezkariak Udalari idatziz jakinarazi ahalko dio ordezkari izateari utzi nahi diola. Eta, halaber, taldearen ordezkari berria zein izendatu duten ere jakinarazi ahalko dio, idatziz.

Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez:
  • Informazioa, orientazioa eta sentsibilizazioa eskain ditzake, gazteek aisialdirako eta biltzeko erabiltzen dituzten lokalei dagokien ordenantza arautzaileko jarduerarekin lotuta sor daitezkeen gatazkak saihesteko.
  • Lokaletako gazteen eta komunitatearen arteko komunikazioa erraztu dezake, haien artean izan daitezkeen gatazketan irtenbide adiskidetsua lortzeko.
  • Gazteei informazioa emango die dauden lokalei buruz, bai eta gazteek aisiarako eta elkartzeko erabiltzen dituzten lokalak arautzen dituen ordenantzari buruz ere.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udaleko Gazteen Sailarekin solaskide bezala jarduteko, adin nagusikoa den lege-ordezkaria izendatzeari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa. Solaskidea izateaz gain, aisialdirako gune bezala lokalak erabiltzen dituzten gazte taldeentzat diru laguntzak eskatuko ditu.

Gordetzeko epeak

Emateko edo ukatzeko ebazpena ematen denetik 5 urte igarotakoan ezabatuko dira. Diktaminak betirako gordeko dira.

Legitimazioa

Interes publikoa DBEOren 6.1.e): - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeena, 17.1.9) eta 36) artikuluak.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Edonola ere, interesgarria litzateke gazte ordezkariak eskuz entregatuko balu behar bezala betetako inprimakia, Gazteria eta Aterpetxeen Atalean (Agirre Miramon kalea, 4), gazte taldeekin harreman zuzen eta pertsonalizatuagoa edukitze aldera. (Ordutegia: 09-14).
Dokumentuak

Eskabidea