Kontsumoaren inguruko kontsultak eta kexak
Herritarrek kontsumoaren arloan egindako kontsulta eta kexak erantzutea da
Donostiako Udaleko Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoaren (KIUB)
helburuetako bat.
- Kontsulta: informazio egokia jasotzea, kontsumitzaile eta
erabiltzaileak babesten dituzten eskubideei buruz, eskubide horiek baliatzeko
aukerei buruz eta, oro har, kontsumoaren arloko gai orori buruz.
- Kexa: kontsumitzaile edo erabiltzaile batek egindako adierazpena, kontsumo-harreman batean jaso duen ondasun edo zerbitzu batekin ez dagoela ados azaltzeko, bestelako asmorik gauzatu gabe.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 15 egun
Legezko epea: Hilabete bat
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Telefono bidez edo aurrez aurre egindako kontsultei une berean erantzuten zaie. Kontsulta konplexua bada eta aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa zehatzago aztertu behar bada, idatziz jasotzen da, hura xehetasun handiagoz berrikusteko, eta epe laburrean erantzungo zaio.
Prozeduraren urratsak
Izapideen arduraduna
Araudia
4/2023 Legea, apirilaren 27koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuarena
Kontsumoari buruzko araudi zehatza hemen
Bestelako informazioa
- Kontsumo-arloko erreklamazioak eta salaketak aztertzea eta izapidetzea.
- Alderdien arteko bitartekaritza kontsumo-gatazkak konpontzeko.
- Kontsumoko kontsultei eta kexei arreta pertsonalizatua ematea.
- Beste zerbitzu batzuk: kontsumo-produktu eta -zerbitzuei buruzko informazio-liburuxkak zabaltzea, informazio- eta sentsibilizazio-kanpainak egitea, kontsumeristen hezkuntza-jarduerak ikastetxeetan, kontsumo arduratsuarekin lotutako hezkuntza-materiala banatzea, lege- eta prestakuntza-artxibo eguneratu bat mantentzea, Kontsumoko Arbitraje Batzordeari laguntzea, eta kontsumitzaileen elkarteekin lankidetzan aritzea haien eskubideak sustatzeko.
Zer zerbitzu EZ ditu ematen KIUBak?
- Jabekideen erkidegoetan bizikidetzatik sortutako auziei lotutakoak (Jabetza Horizontala).
- Alokatutako etxebizitzen etxegabetzeen gainekoak.
- Hiri-errantamenduei buruzko gaiak.
- Administrazio Publikoaren aurkako erreklamazioak.
- Produktu edo enpresa jakinei buruzko informazioa.
- Merkatariek, profesionalek edo enpresaburuek produktuak edo zerbitzuak erosteagatik egindako erreklamazioak.
- Kalte galeren ordain eskaerak.
- Lan arloko, arlo penaleko eta arlo zibileko auziei lotutakoak, ez eta elkargodun lanbideei lotutakoak ere
- Aseguru-erakundeei egindako erreklamazioak.
- Partikularren artean produktuak edo zerbitzuak erostea.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Ordutegia: 09:00 - 14:00
Hitzordua: 943 48 34 10