Gizarte harrerako udal zentroa (GHUZ)

Zentroak aldi baterako bizilekua eskaintzen die hirian etxerik gabe dauden eta etxebizitza bat eskuratzeko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei.

Zerbitzu hauek ematen ditu:
  • Informazio eta harrera zerbitzua.
  • Ostatu eta mantenu zerbitzua.
  • Higiene zerbitzua.

Edozeinek erabili dezake identifikazio agiriren bat aurkeztuta.
Egonaldiak arruntak edo bereziak izan daitezke.

Zentrora jotzen duen edozein pertsonak, hasiera batean, egonaldi arrunterako eskubidea izango du. Hau da, egonaldia gehienez 5 egunekoa izango da.
3 hilabete igaro beharko dira, gutxienez, egonaldi arruntaren amaieratik hurrengo egonaldia hasten den arte.

Salbuespenezko egoeratan, eta dagokion teknikariak balorazioa egin ondoren, egonaldi bereziak baimendu ahal izango dira organo eskudunaren erabakiz. Beharrezkotzat jotzen den iraupena izango dute egonaldi horiek.

Zentroak 40 pertsona har ditzake gehienez.

Helbidea: Mons pasealekua, 3

Norentzat

18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izateaAdingabeen kasuan, zentroko langileek talde horrentzat ezarrita dauden protokoloen arabera jokatuko dute.
Baldintzak
  • Ospitaleratu beharra dakarren gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea. Gaixotasun infekto-kutsakorrak edo parasitoak dituzten erabiltzaileek zorrotz bete beharko dituzte osasun zerbitzuek tratamenduari dagokionez emandako jarraibideak, bai eta zentroko langileek higieneari buruz emandakoak ere. Jarraibide horiek betetzen ez dituzten pertsonak zentrotik kanporatuak izango dira.
  • Ezintasun fisiko edo psikikoak direla-eta, hirugarren pertsona baten beharrik ez izatea eguneroko bizitzako eginkizunetarako.
  • Zentroan nabarmen mozkortuta ez azaltzea, edo zentroko bizikidetza asalda dezakeen beste edozein drogaren eraginpean.
  • Zentroan sartzeko debekurik ez izatea, araudian ezarritako zigorren baten ondorioz.
  • Aurreko 3 hilabeteetan zerbitzua erabili ez izana.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eskatzailearen identifikazio agiria(k). Honako hauek onartuko dira: NAN edo AIZ, jatorrizko herrialdeko pasaportea, edo eskatzailearen izena eta abizena dakartzan antzeko agiri bat, EBeko erakunde publiko batek igorria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: Ez dagokio

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Gizarte Harrerako Udal Zentrora jo eta identifikazio agiria aurkeztu.
  2. Nahi izanez gero, elkarrizketa hitzartu daiteke zentroko gizarte langileekin (ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara).
  3. Egonaldi berezia bada, proposamena kasuaz arduratzen den gizarte langileak egingo du.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Zentrora jotzen duen edozein pertsonak, hasiera batean, egonaldi arrunterako eskubidea izango du. Hau da, egonaldia gehienez 5 egunekoa izango da.
3 hilabete igaro beharko dira, gutxienez, egonaldi arruntaren amaieratik hurrengo egonaldia hasten den arte.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Gizarte-zerbitzuak diagnostikatzeko eta emateko beharrezkoa den informazio pertsonala, familiakoa eta soziala kudeatzea, etxebizitza babestuak eta larrialdikoak, laguntzak eta zentroak barne. Genero-politikak kanpo uzten dira, GENERO-POLITIKA tratatzeko jarduerari dagozkiolako

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxiboaren erabateko ezabatzea 5 urte. Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako akordioetan jasotzen diren laguntzen zerrendak kontserbatu. 036 Kodea (gizarte-larrialdietarako laguntzen espedientea). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) art.: - 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. - 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena. - 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa. - 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala

Telefonoz


Gizarte harrerako udal zentroa (GHUZ)
943 32 64 80
673 164 618 (egonaldi arruntak eskatzeko)