Gazteei aretoak uztea Kontadores eta Etxarriene guneetan
Auzoko eta hiriko elkarteek, taldeek eta kolektiboek ere areto hauek eskatzeko aukera dute bilerak eta jarduerak egiteko.
Jardueraren eta beharren arabera, ezaugarri desberdineko aretoak eskaintzen dira. Jarduerek interesgarriak izan behar dute zentroarentzat, haren programazioari dagokionez.
Norentzat
- Gazteak, banaka nahiz taldean.
- Irabazi asmorik gabeko gazte elkarteak edo taldeak.
- Auzoko edo hiriko elkarteak, taldeak eta kolektiboak.
Kontadores zentroan lehentasuna izango dute kultur eta gizarte arlora zuzendutako jarduerak egin nahi dituzten gazte taldeek eta/edo norbere izenean aurkeztutako gazteek.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteari dagozkion prezio publikoak
2026ko indarrean dagoen eranskina
Eta gainera, Donostia Gazteriak hala baderitzo, zinpeko zaintzaile bat beharko da jardueran parte hartzen duten pertsonen sartu-irtenak kontrolatzeko. Kasu horretan, gastuak eta pertsonaren gainerako gastuak eskatzailearen esku egongo dira.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 7 egun
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera gutxienez astebete lehenago egitea, bileren kasuan izan ezik, egunean bertan ere eskatu ahal izango baitira.
- Ekipamenduaren arduradunek eskaera berrikustea: baldintzetara egokitzen den eta aretoa erabilgarri dagoen.
- Aretoa erabil daitekeela baieztatzea.
- Jarduerak egitea.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
Donostia Gazteriak eskubidea du:
- Aretoaren erabileraren ondorioz egindako publizitatea kontrolatzeko.
- Baimena bertan behera uzteko, arauak ez badira betetzen edo aretoa Gazteria eta Aterpetxeen Atalaren jardueretarako behar bada.
Informazio gehiago
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Etxarriene: Elenategi kalea 2, alboko atea (MARTUTENE). Astelehenetik larunbatera, 16:30etik 20:30era.