Fakturazio datuak berrestea

Datu ekonomikoak berrestea:
  • Eragiketa bolumenaren urteko aitorpena egitea Foru Aldundiari –(347 eredua, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena)
  • Kontu ikuskatzeak

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Legezko epea: Aldagarria

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Legezko epea: 347 eredua aurkezteko epea irekitzen denean, otsaila baino lehen

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera jasotzea
  2. Interesdunari jakinaraztea eskaeran adierazitako helbidean

Izapideen arduraduna

Departamentua: Kontuhartzailetza eta Kontabilitatea Zuzendaritza

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Aurrekontu-, ekonomia- eta kontabilitate-jardunari buruzko informazio pertsonala kudeatzea. Udalaren ekonomia- eta finantza-jarduera fiskalizatzea. Udalaren mendeko organismo autonomo, enpresa-erakunde publiko, sozietate, fundazio eta bestelako erakundeen ekonomia- eta finantza-jarduera fiskalizatzea. • Udalaren eskubideak, diru-sarrerak, gastuak eta ordainketak kontabilizatzea. • Udalaren ekonomia- eta finantza-jardueraren barne-fiskalizazioa (berrikuspena): diru-sarrerak, gastuak, kontratuak, hitzarmenak, dirulaguntzak edo bestelakoak. • Udalaren eta mendeko erakundeen urteko aurrekontuaren eta kontu orokorraren urteko likidazioa egitea • WEBean argitaratzeko dokumentazio ekonomiko-finantzarioa lantzea (Udal Behatokia eta Gardentasun Ataria) • Udalaren, mendeko erakundeen eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Estatuari atxikitako erakundeen ekonomia- eta finantza-informazioa prestatzea eta bidaltzea • Udal-sailen eta kontu-auzitegien arteko bitartekaritza (ekonomia- eta finantza-jarduera fiskalizatzeko kanpo-organoak)

Gordetzeko epeak

Foru arautegiak ezarritako 5-7 urteko bitarteko epeak guxienez

Legitimazioa

Lege betebeharra betetzea: DBEOren 6.1.c.) art: - Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Toki-Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bategina onartzen duena - 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa. - 13/2014 Foru Araua, azaroaren 17koa, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun neurriak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatzeko foru berezitasunari buruzkoa. -7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Kontuhartzailetza eta Kontabilitatea:
Ijentea 1.
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Telefonoz
Udal!nfo telefonoak



Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Beste batzuk
kontabilitatea@donostia.eus
Dokumentuak

Eskaera

Zerikusia duten izapide nabarmenak