Premiazko bizilekua adingabeak dituzten familientzat

Premiazko bizileku bat ematea etxerik ez izateagatik edo bizikidetza arazo larriengatik egoera kritikoan dauden eta adingabeak dituzten familiei.

Zehazki, honako kasu hauetan eskainiko da bizileku hori:
  • Jurisdikzio zibileko epai irmo batek familia kaleratzeko agindu badu, ordaintzeko dirurik ez izateagatik, jabearen beharrengatik, aurri deklarazioa egin delako edo antzeko beste arrazoi batzuengatik.
  • Udalak harrera behar behar du(t)en pertsona(k) bizi d(ir)en eraikinaren hurre-hurreko aurri deklarazioa egin badu.
  • Hondamendi, sute, uholde edo antzeko beste zerbaiten ondorioz familia unitatea bizi den eraikina ez badago bizitzeko moduan.
  • Tratu txar fisiko eta/edo psikikoengatik familia harremanak jasanezinak badira. Genero indarkeria jasan duten emakumeak horretarako berariaz prestatu diren etxeetan artatuko dituzte.
  • Beste larrialdi egoera batzuk.

Bizileku hauek larrialdietarako eta aldi baterako dira; beraz, familiek gehienez 3 igaro ahal izango dituzte etxe horretan.

Baliabide hau erabili ahal izateko, Gizarte Zerbitzuetako langileek kasua aztertu eta oniritzia eman beharko dute aldez aurretik.

Norentzat

Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa egindaNorberaren ardurapean adingabeak edukitzeaEtxerik ez izateagatik edo bizikidetza arazo larriengatik egoera kritikoan dauden pertsonek edo familiek, goian aipatu diren egoeretako batean badaude.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Familia liburua, edo pertsona horien artean gurasoen eta seme-alaben arteko harremana dagoela egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
  • Kontratuaren kopia eta bizilekua erabiltzeko arauei nahiz baldintzei buruzko Eranskinaren kopia, familiak sinatua.
Gizarte Zerbitzuetako langileek informazio gehiago eskatu ahal izango dute, bai eta egokitzat jotzen dituzten beste agiri batzuk aurkezteko eskatu ere, familiak etxebizitza hori benetan behar duela egiaztatzeko.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: Ez dagokio

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
  2. Gizarte Langilearekin elkarrizketa, familiaren beharrak aztertzeko.
  3. Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
  4. Familiari arauak, baldintzak eta baliabidearen funtzionamendua azaldu.
  5. Familiak bizilekua erabiltzeko baldintzen agiria sinatu.
  6. Familia bizilekura eraman eta giltzak eman.
  7. Inbentarioa egin eta familiak horri buruzko adostasun agiria sinatu.
  8. Egonaldia amaitzean: Gizarte Zerbitzuetako langileek bizilekua aztertu eta inbentarioa egin, familiak adostasun agiria sinatu eta giltzak itzuli.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

Familiek gehienez 3 gau igaro ahal izango dituzte bizilekuan.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Gizarte-zerbitzuak diagnostikatzeko eta emateko beharrezkoa den informazio pertsonala, familiakoa eta soziala kudeatzea, etxebizitza babestuak eta larrialdikoak, laguntzak eta zentroak barne. Genero-politikak kanpo uzten dira, GENERO-POLITIKA tratatzeko jarduerari dagozkiolako

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxiboaren erabateko ezabatzea 5 urte. Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak hartutako akordioetan jasotzen diren laguntzen zerrendak kontserbatu. 036 Kodea (gizarte-larrialdietarako laguntzen espedientea). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED, 232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) art.: - 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. - 14/2022 Legea, abenduaren 22koa, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena. - 4/2011 Dekretua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa. - 39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak Zaintzeari buruzkoa.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Bizi den auzoko gizarte zerbitzuetako zentrora joan behar da informazioa jasotzeko eta izapideak hasteko: