Biztantze eskubidea azkentzeko eskaera
Biztantze eskubide hori prezio baten truke eskuratzen da: eraikuntzaren kostua ordaintzen da, lurzoruaren balioaren eraginik gabe. Biztantze eskubidea indargabetzen bada (titularrek uko egin diotelako, hil direlako, edo beste kausa justifikatu batzuk daudelako) Etxegintzak apartamentuaren gaineko eskubidea berreskuratzen du, eta titularrei edo haien oinordekoei itzultzen die hasieran ordaindu zuten zenbatekoa, KPIren aldaketaren arabera eguneratuta, eskritura sinatutako egunetik ezereztu arte igarotako denbora kontuan hartuta, eta % 1 kenduta, baliatutako ondasunen erabilera edo higadura dela eta.
Biztantze eskubidea inter vivos edo titularra hil ondoren eskualda daiteke soilik bizikidetza-unitate eskatzaileko kide baten alde, baita hasieratik edo azken bi urteetan bederen titularrarekin bizi izandako pertsona baten alde, araudian ezarritako sarbide baldintzak betetzen baditu. Biztantze eskubideak iraupen mugagabea du. Nolanahi ere, eskubide hori amaitzen da titularra hiltzen denean edo apartamentua ohiko bizileku ez duenean, eta lehen adierazitako baldintzetan eskualdatzeko eskubiderik ez dagoenean.
Norentzat
- Udalaren zuzkidura bizitokietan biztantze eskubidea duten pertsona fisikoak, edo haien legezko ordezkariak, uko eginez gero
- Oinordeko legitimoak, eskubidearen titularrak hilez gero
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eskubidea ezerezten bada titularra hil delako: oinordetzaren onarpena, eta kausadunen identifikazio agiriak
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Etxegintzaren kudeaketa doakoa da. Dena dela, biztantze eskubidearen eskuratzailearen kontura, edo, hala badagokio, kausadunen kontura, izango dira notaritza eta erregistro gastuak, baita edonolako zergak ere, gainbalioa barnean hartuta, bai eskubidea eratzean, bai ezereztean eta azkentzean ere.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea
- Etxegintzak eskabidea aztertzea
- Apartamentuaren egoera egiaztatzea
- Biztantze eskubidearen azkentzea aztertzea
- Biztantze eskubidea azkentzeko eskritura publikoa, eta ordaindutako zenbatekoa itzultzea, hala dagokionean.
Araudia
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.