Biztanleen Udal Errolda: baja
- Atzerritar hiritartasuna dutenek, beste herrialde batera bizitzera joaten badira
- Etxebizitza bat erabiltzen duten pertsonek, etxebizitza horretan oraindik erroldatuta dauden pertsonen baja eskaera, dagoeneko ez badira bertan bizi.
- Heriotzagatik baja
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Nortasuna egiaztatzen duen agiria: NAN, bizileku txartela, pasaportea edo hori ordezkatzen duen nortasun agiria.
- Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria: Jabetza eskrituraren edo indarrean dagoen alokairu kontratuaren jatorrizkoa. Alokairu kontratua indarrean egongo ez balitz, alokairua ordaindu izanaren azken ordainagiria ere aurkeztu beharko da
- Heriotzagatik baja kasuan: heriotza-ziurtagiria
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldagarria
Beste herrialde batera bizitzera joateagatik baja eskatzen duten atzerritarren kasuan, baja momentuan egingo da.Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzen da.
- Egiaztagiria eman eta baja zuzenean egiten da.
Etxebizitza bat erabiltzen duten pertsonak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
- Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzen da.
- Udalak, eragiten dionari informatuko dio email edo sms bidez, harremanetarako datu horiek baditu. Edozein kasutan, Udalak formalki jakinarazten du baja espedientearen hasiera.
- Jakinarazpena egin denean, eragindakoak ez badu etxebizitza aldaketa egiten erroldan, Erroldako Lurralde Kontseiluak (Estatistikako Institutu Nazionalak) txostena egingo du Biztanleen Udal Erroldan baja egitea dagokion edo ez esanez.
- Erroldako Lurralde Kontseiluaren txostenak horrela jasotzen badu, Udalak Biztanleen Erroldatik baja emateko ebazpena egingo du Udalak.
Heriotzagatik baja
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzen dira.
- Baja zuzenean egiten da.
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.