Jendaurreko entzunaldia eskatzea
Norentzat
- Alkatetzak, bere ekimenez edota Udalbatzako kideen gehiengo osoz eskatuta,
- eragina jasandako lurralde eremuan adinez nagusi diren bizilagunen ehuneko bostek eskatuta,
- edota udalerriko Gizarte Kontseiluak nahiz hiru arlotako kontseiluek interesgarritzat irizten dituzten gaiak eremu espezifikoan aztertzeko eskatuta.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Aztergaiari buruzko memoria.
- Jasotako sinadurak, sinatzaileen datuak adierazita.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Zehaztu gabe
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Dokumentazioa jaso ondoren, Alkatetzak jendaurreko entzunaldia deituko du, eta 30 egun igaro baino lehen egin beharko da.Deialdia iragarri eta entzunaldia egin bitartean 15 egun naturaleko epea egon behar du.
Prozeduraren urratsak
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
- Dokumentazioaren zuzenketa, hala badagokio.
- Alkatetzak Jendaurreko Entzunaldia deituko du.
- Jendaurreko Entzunaldia egingo da.
Izapideen arduraduna
Araudia
7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (testu finkatua eta ondorengo aldaketak)
Herritarren Partaidetzaren Arau Organikoa
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.