Atzerriko pentsioak kobratzeko bizi agiria

Atzerriko pentsioak kobratzeko egiaztatzea interesduna bizirik dagoela eta zein den haren egungo helbidea.

Norentzat

Atzerriko pentsio bat jaso eta, bere burua behar bezala identifikatuta, eskaera egiten duen pertsona oro.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • NAN edo pasaportea
  • Atzerriko administrazioak bidalitako inprimaki eredua, ziurtagiria eskatzen duena
  • Interesduna gaixo baldin badago, beste norbait aurkeztu ahal izango da haren ordez, hauek aurkeztuta: bete beharreko dokumentua, interesdunaren NAN eta pertsona bizirik dagoela, baina ezin dela bertaratu dioen medikuaren txostena egungo datarekin.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio

Prozeduraren urratsak

  1. Interesduna identifikatzea eta errolda egiaztatzea
  2. Inprimakia betetzea, sinatzea eta zigilatzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan