Bide publikoan ibilgailuz okupatzeko baimena edo unean uneko sarbideak
Izapide honen helburua ibailgailuen geratze eta sarbideen baimen horien eskaerak kudeatzea da, ibilgailu partikularren kasuan eta baita obra eta zerbitzuen enpresen kasuetan ere (garabiak, plataforma jasotzaileak, autogarabiak, zama-ibilgailuak, garraio bereziak, banaketakoak, xurgapen-ibilgailuak…)
Okupazio motak
- Oinezkoen gunera edota gune murriztura sartzea
- Okupazioa zirkulazio erraiean (bidegorriak barne)
- Okupazioa aparkalekuan
- Garraio berezia
- Beste okupazioak:
- Autobus geldialdiak
- Ezkontzarako sarbidea
- Beste okupazioak:
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Okupatuko den gunearen plano akotatua (aukeran)
- Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia, kasu batzuetan.
Garraio berezia izanez gero, hau aurkeztu behar da:
- Zirkulatzeko Baimen Osagarria (ZBO)
- Egin beharreko ibilbide osoaren deskribapena, teknikari eskudunak sinatuta (Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legearen arabera), kalkulatutako biraketaren iguratzailea aterata ( 3.1-IC arauaren 8.2.3 artikuluaren arabera).
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Udal jabari publikoa erabiltzeari dagozkion tasak
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Tasa: 3,79 €/m²/eguneko (4,17 € erreserbatuz gero), soilik
ordubete baino gehiagoko okupazioak badira (aparkaleku erreserbak ez). Ordubete
baino gutxiagoko okupazioak ez dira ordaintzen. Tasa okupazioa bukatzean
kobratuko da.
Fidantza kasu jakin batzuetan soilik (beharrezkoa denean
eskatu egingo da).
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 10 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Hamar egun baliodun (10), 3.500 kg baino gehiagoko ibilgailuekin espaloia edo oinezkoentzako gunea okupatzeko edo hari eragiteko.Bost egun baliodun (5), gainerako kasuetan.
Prozeduraren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Tasaren ordainketa
Beste okupazioak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Txosten teknikoa
- Fidantzaren gordailua. Fidantza jarri behar bada: zenbatekoa jakinaraziko da eta ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Tasaren ordainketa, tasa ordaindu behar den kasuetan
Araudia
Oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako ordenantza
Jabari eta erabilera publikoko espazioen okupazioak arautzeko udal ordenantza
Bestelako informazioa
Oro har, probintziatik kanpo etortzen diren turisten autobusek autobus geltokian utzi eta hartuko dituzte bidaiariak (Federico Garcia Lorca Pas. 1).
Baimenik ez da behar Mikelete pasealekuan (Miramar parkearen parean) ez eta Pasealeku Berrian ere (bidaiariak Aquariuma, Untzi Museoa edo San Telmo bisitatzera badoaz eta sarrera aurrez erosia badute).
.
3.500 kg baino gutxiagoko ibilgailuek, ez dute bestelako baimenik behar Parte Zaharrera sartzeko zamalanetarako ordutegian (07: 00-11: 30), horretarako prestatutako 4 guneetan. Ikusi planoa erantsitako dokumentazioan.
Informazio gehiago emen.
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.