Udal akordioen ziurtagiria

Herritarrek udal organoek egindako bileren, eta haiek hartutako akordioen eta erabakien ziurtagiriak eska diezazkiokete Udalari.

Norentzat

18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Bidezkoa den dokumentazioa gehitu daiteke zer eskubidetan oinarrituta dagoen egiaztatzeko.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Eskaera eta/edo dokumentazioa erregistratzea
  2. Bileraren edo akordioaren ardura izan duen Sailak datuak eta dokumentazioa egiaztatuko ditu, edo, behar izanez gero, Udaleko Zuzendaritza Juridikoak
  3. Ziurtagiria jaulki egingo da
  4. Ziurtagiria interesdunari emango eta/edo bidaliko zaio

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lege Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Herritarrek udal organoek egindako bileren, eta haiek hartutako akordioen eta erabakien ziurtagiriak Udalari eskatzeari dagokion informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 6 urtetan

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua: - 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena - Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Antolaketa, Jarduera eta Araubide Juridikoaren Araudiari buruzkoa - Apirilaren 2koa, 7/1985 Legea, Toki-Araubidearen Oinarriak Arautzen dituena

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Dokumentuak

Eskaera