Ikastetxeak
Intereseko informazioa
Haur-eskolak
Haur eskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira. Haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza-zerbitzua ematea da.
Kontsultatu Haurreskolak Partzuergoari buruzko informazio guztia.
Ikastetxeentzako eta irakaskuntzari lotutako elkarteentzako dirulaguntzak
Udalak urtero dirulaguntzen deialdi bat bultzatzen du Donostiako ikastetxeen eta irakaskuntzari lotutako elkarteen jarduerak eta proiektuak babesteko.
Laguntzak emango dira:
- jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren programak
- hezkuntza-arloko biltzarrak eta jardunaldiak antolatzea, eta ikastaroak eta topaketa pedagogikoak antolatzea Donostiako udalerrian.
- sare publikoko eskolako eta gelako liburutegiak hobetzeko programak
- ikastetxeetan lan egiteko modu berrietara bideratutako hezkuntza-proiektu berritzaileak.
- sare publikoko eskola-trukeen proiektuak
- haur-eskola publikoetako sukalde-jangela zerbitzuak
Deialdia 6 taldetan egituratzen da, bakoitza bere berariazko betekizunekin.
Talde bakoitzerako eskabide bana aurkeztu beharko da, eta inprimakia osorik bete. Aurrekontuaren eranskinarekin batera aurkeztuko da.