GAZ emantzipaziorako zerbitzua
Intereseko informazioa
Zer da GAZ zerbitzua?
GAZ (Gazte Ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua) emantzipazio prozesua hasi nahi duzuen gazteei zuzendutako informazio eta laguntza zerbitzua da.
Donostian, GAZ zerbitzua Kontadores Gazte Zentroan dago, eta arreta presentziala, doakoa, hurbila eta gazte guztientzat irekia eskaintzen du, GAZen online zerbitzuaren osagarri.
Norentzat:
- Donostian bizi, ikasi, lan egin edo bertan euren bizi proiektua garatu nahi duten 16 eta 34 urte bitarteko gazteentzat.
Gazteen emantzipazioari laguntzeko zerbitzuak
GAZ zerbiutzuan prestakuntzari, enpleguari, etxebizitzari edo dirulaguntzei buruzko informazioa eta orientazioa aurkituko dute, baita gazteen behar eta helburuetara egokitutako emantzipazio ibilbidea eraikitzeko laguntza pertsonalizatua ere.
Gazteentzako doako aholkularitza juridikoa
Aholkularitza juridiko zerbitzua ere eskaintzen da. Gazteei arreta eta aholkularitza juridikoa eskainiko zaie gazteei emantzipaziorako prozesuan ezinbestekoak diren alorretan laguntza eta orientazio juridikoa emanez; besteak beste:
- enplegu alorrean,
- etxebizitza,
- dirulaguntzak
- eta edonolako bestelako gaietan: erreklamazioak, fidantzak, bermeak, aseguruak, laneko eskubidek, gizarte segurantza etab.
Hau guztia gazteen emantzipaziorako ibilbidea eraikitzeko helburuarekin. Astero emango da, abokatu espezialista baten bitartez, aldez aurretik hitzordua eskatuta ohiko kanaletatik (Whatsapp, email, telefonoa), eta arreta aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa edo posta elektronikoz emango da.
Aholkularitza juridikoaren ordutegia: Asteazkena, 17:30 - 20:30
Gazteen emantzipazioari buruzko hitzaldiak eta jarduerak
Banakako aholkularitza horretaz gain, gai orokorren inguruan aritzeko hitzaldiak eskainiko dira ere, non lan harremanak, hipoteka kontratuak eta beste hainbat gai jorratzeko aukera egongo den. Hemendik eratorritako kontsulta pertsonalizatuak, banakako aholkularitzara bideratu ahal izango dira.