Baratze publikoak
Intereseko informazioa
Baratze publikoak
2014az geroztik, Marrusen (Lauaizeta) aisialdirako baratze ekologiko publikoen erabilera sustatzen dugu.
Baratze publikoen helburua da herritarren artean hiri nekazaritza bultzatzea eta ingurumen heziketa eta kontzientziazioa sakontzea, praktika jasangarri egokien bidez.
2025ean, Marrus 2n sortutako 82 hiri baratze berrien azken zozketa egin zen, guztira 170 baratze osatuz. Prozesuan 370 pertsona geratu ziren itxaron zerrendan, tartean desgaitasuna duten 16 pertsona.
Baimenak urtero apirilaren 1ean berritzen dira, baratzeko lanen hasierarekin bat eginez.
Batzuetan, erabiltzaileek baratzearekin ez jarraitzea erabakitzen dute, eta horrelakoetan itxaron zerrendako hurrengoari abisatzen zaio.