Osasun eta Ingurumen Argitalpenak
Adierazleak
IKSaren oinarrizko tresnetako bat sistema bera berrikustea da; izan ere, horren bidez, irregulartasunak detektatu daitezke sistemaren barruko jardueren funtzionamenduan, eta ikusi ere, inplikatutako edozein agentek ikus ditzake irregulartasun horiek (langileak, hondartzako erabiltzaileak, auditoreak, IKSaren arduradunak, herritarrak...).
Era berean, IKSa eta, bereziki, urteko programaren barruan adostutako neurriak zenbateraino eraginkor diren neurtzeko, komeni da zenbait adierazle zehaztea, erraz ikusteko modua izan dadin zer bilakaera izan duten diseinuaren lehen faseetan garrantzitsutzat jotzen diren alderdiek.