Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza

Nor gara

Donostiako Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuen Zuzendaritza udal-azpiegiturak kontserbatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da eta bere egitekoen artean ditu bideak garbitzea, hondakinak kudeatzea, bide publikoak, parkeak, lorategiak, ur- eta saneamendu-sareak mantentzea, eta eraikinak eta ibilgailuak mantentzea.

Zer egiten dugu

  • Ikastetxeak mantendu:
    • Hezkuntza-administrazioen mende dauden bigarren zikloko haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo hezkuntza bereziko ikastetxeak kontserbatu, mantendu eta zaindu
       
  • Zerbitzuak eman (ura, saneamendua, bide-garbiketa, zabor-bilketa, argiteria)
  • Merkatuen eta komunen zerbitzuak eman eta hondartzetan eta uhartean zerbitzuak eman
  • Udal-ibilgailuak kontrolatu eta mantendu
  • Baimena eman espazio publikoa okupatzeko edo/eta aldi baterako jarduera bat egiteko edo lokal batean aldi baterako jarduera bat egiteko
  • Bide publikoa:
    • Bide publikoak eta hiri-altzariak mantendu eta kontserbatu
    • Argiteria publikoa: funtzionamenduaz, kontserbazioaz, mantentze-lanez eta instalazio berriez arduratu
    • Berdeguneak, parkeak eta lorategiak sortu eta mantendu
       
  • Garbiketa:
    • Bide publikoa, hiri-altzariak eta fatxadak garbitu
    • Hiri-hondakin solidoak bildu, dagokion tokira eraman eta tratatu
       
  • Ura eta saneamendua:
    • Edateko uraren hornidura kudeatu
    • Hondakin-urak saneatu eta araztu
    • Uren banaketa-sarea eta estolderia-sarea edo ponpaketa-estazioak mantendu
    • Ibaietara edo itsasora egiten diren isurketak deuseztatzeko edo murrizteko jarduketak egin

Nola gaude antolatuta

Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Ordezkaritza: Carlos García Hernandez

Honako hauek izan ezik:

  • Gune Publikoaren Erabilera unitatea:

Zuzendaritza: José Ramón Renilla Gonzalez 

Atxikitako erakundeak

Gure zerbitzuak

Hauek dira herritarrentzat arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuak.

Gure protokoloak

Gure proiektuak

Gure partaidetza beste erakunde batzuetan

Partaidetzapeko sozietateak
Fundazioak, elkarteak eta beste batzuk
Udalaz gaindiko erakundeak: mankomunitateak eta partzuergoak

Gure txostenak eta argitalpenak

Kontaktuko datuak

Urdaneta kalea, 13,

20006 Donostia

Telefonoak: 010 / 943 481 000