Donostia Kultura
Nor gara
Donostia Kultura kultura Donostiaren garapen eta proiekziorako aktibo nagusietako bat izatea lortzeko helburua duen Enpresa Erakunde Publiko bat da.
Gure helburua ahalik eta hiritar gehienei kulturarako sarbidea erraztea da.
Zer egiten dugu
- Tokiko kultura sorkuntzari edo produkzioari laguntzea.
- Ahalik eta hiritar gehienei kulturarako sarbidea erraztea.
- Kultura hedatzea, bere diziplina guztietan.
- Kultur etxeak, espazio eszenikoak eta musikalak kudeatzea (Victoria Eugenia Antzokia, Antzoki Zaharra, Gasteszena, Lugaritz..., San Telmo Museoa eta udal liburutegiak).
- Jaialdiak antolatzea, adibidez: Heineken, Jazzaldia, dFERIA, Literaktum, Beldurrezko Astea, Sanmiguel Donostikluba, Zinema eta Giza Eskubideak, Piano Lehiaketa, Olatu Talka, Su Artifizialen Nazioarteko Jaialdia, etab.
- Hiriko eskaintza kultural parte-hartzaileena dinamizatzea eta babestea.
- Festa ofizialak antolatzea: Danborrada (Donostia), Euskal Jaiak, Santo Tomas, Aste Nagusia, Kontxako Bandera Estropadak, Olentzero, Inauteriak, Errege Magoen Kabalgata.
- Hiriko auzoetako zaindarien jaien antolatzaileentzako eta kultura erakundeentzako dirulaguntzak.
Gure zerbitzuak
- Victoria Eugenia Antzokiko ekipamendu eta zerbitzuen kudeaketa.
- Antzoki Zaharreko ekipamendu eta zerbitzuen kudeaketa.
- San Telmo Museoko ekipamendu eta zerbitzuen kudeaketa.
- Espazio eszenikoen kudeaketa (Gazteszena, Imanol Larzabal, Intxaurrondo, Larratxo)
- Kultur etxeen kudeaketa eta zerbitzuak (Aiete, Casares - Tomasene (Altza), Larratxo (Altza), Ernest Lluch (Amara), Lugaritz (Antiguo), Egia, Okendo (Gros), Larrotxene (Intxaurrondo), Intxaurrondo, Loiola eta Añorga, Igeldo, Amara eta Bidebieta.
- Udal liburutegien kudeaketa eta zerbitzuak.
- Ikastaroen izen-ematea
Nola antolatzen gara
- Zinegotzi ordezkaria: Ana Lopez Loiarte
- Kudeatzailea: Jaime Otamendi Muñagorri