Euskara ikasteko online baliabideak

Intereseko informazioa

HABEk, Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, euskara online ikasteko Ingura plataforma digitala jarri du abian.

Ikasketa plataforma honen bidez, euskara erraz ikasi ahal izango duzu edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi.

Ikastaroek bi atal izango dituzte, bata irekia (izena ematearekin nahikoa izango da) eta bestea matrikulapekoa (ia doakoa).

Kontsulta ezazu Ingura plataformaren informazioa bere webgunean.