Agiriak eta ziurtagiriak

Sartu errolda-agiria edo errolda-ziurtagiria eskatzeko izapidera

Intereseko informazioa

Nola eskuratu dezaket errolda bolante edo ziurtagiria?

4 aukera dituzu:

  • aurrez aurre: Udalinfoko edozein bulegotan
  • telefonoz: 010 edo 943 481 000 telefonoetara deituz. Posta arruntez bidaliko dizugu
  • online: sartu Nire karpeta eta deskargatu. Horretarako, zeure burua ziurtagiri digital batekin identifikatu beharko duzu
  • autotramitazio-makinak: Identifika zaitez makinan zure nortasun agiriarekin, eta berehala deskargatu ahal izango duzu

Banakakoa: eskatzailearen erroldatzea jasotzen du.

Etxebizitza berean inskribatuta pertsonena: etxebizitza berean bizi diren pertsona guztien erroldatzea jasotzen du. Agiri hori eskatzeko, nahitaezkoa da pertsona horiek guztiek baimena ematea.

Bolantea: tramite gehienetarako balio du eta momentuan ematen da.

Ziurtagiria: idazkariak eta alkatetzak sinatzen dute. Bakarrik erabiltzen da beste erakunde batzuek berariaz eskatzen dutenean (epaitegia, bankuak, notarioa eta abar).