Elkarteentzako dirulaguntzak eta laguntzak

Intereseko informazioa

Diru-laguntzak

Udaletik urtero dirulaguntzen deialdia bultzatzen dugu bakearen, giza eskubideen, oroimen historikoaren eta gutxiengoen errespetuaren aldeko jarduerak babesteko.

Nork eska ditzake

Dirulaguntza hauek legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jasotzeko aukera dute, betiere egoitza edo ordezkaritza eta jarduketa eremua Donostian izanik.

Zertarako eska daitezke

  • Elkarteen jarduera sustatzea
  • Giza Eskubideak sustatzea, guztion arteko bizikidetzarako oinarri gisa
  • Erakundeen konpromisoa betetzea, hirian elkarte-jarduera sustatzeko eta honako hauen aldeko proiektuak eta jarduerak bultzatzeko:
    • Giza eskubideak, bakea, bizikidetza eta biktimen aitortza
    • Aitortu gabeko edo behar bezala ikusarazi gabeko memoria historikoa berreskuratzea
    • LGTBIQ pertsonen eskubideak ikusaraztea

Udalak hiriko irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteei udal lokalak lagatzeko zerbitzua du.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxetik giza eskubideak eta bakea, oroimen historikoa, askatasuna, aniztasuna eta terrorismoaren eta jazarpen-indarkeriaren biktimen babesa sustatzen duten elkarte eta erakundeei lokalak lagatzea kudeatzen dugu.