Udalak loreak banatzeko puntu gehiago jarriko ditu eta arratsalde batean ere banatuko ditu
Altza, Intxaurrondo eta Aiete lehenengo aldiz sartuko dira banaketan, 40.000 lore eta landare inguru banatuko dira urriaren 26tik 29ra
2026/10/21 argitaratua
Donostiako Udalak, Parke eta Lorategien atalaren bitartez, hiriko lore-parterreak berritu behar dituela eta, banaketa egingo du:
- sasoiko 40.000 lore eta landare inguru
- dohainik
- urriaren 26tik 29ra
Aurten, berritasun gisa, banaketa-puntu gehiago jarriko dira, ekimena Donostiako eremu gehiagotara eramateko eta banaketa erdialdera bakarrik ez mugatzeko. Ohiko kokalekuez gain, auzoetan ere banatuko dira loreak
- Altza
- Intxaurrondo
- Aiete
Banaketa
Hauxe izango da banaketaren egutegia:
• urriak 26, astelehena: Miramar parkea, Antigua, eta Larratxo plaza, Altza
• urriak 27, asteartea: Aiete parkea eta Sagastieder plaza, Intxaurrondo
• urriak 28, asteazkena: Amara Plaza hotela, Amara
• urriak 29, osteguna: Okendo plaza, Erdialdea
Astelehenetik asteazkenera bitartean (urriak 26, 27, 28), banaketa 10:00etatik 14:00etara izango da edo lore guztiak bukatzen direnean bestela.
Urriaren 29an, berriz, Okendo plazakoa 15:00etatik 18:00era izango da, edo lore guztiak agortutakoan.
Puntu guztietan, egoera onean dauden landareen eta eskariaren arabera izango dira loreak eskuragarri.
Espezieak
Beste hainbat espezieren artean,
- geranioak
- alegria loreak
- begoniak
- koleoak
- salbiak
- tageteak
- daliak
Guztira, 40.000 ale inguru banatuko dira, aurreko edizioetan baino gehiago. Pertsona bakoitzari poltsa bat emango zaio, landareak eramateko loreontzi biodegradagarri batekin.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo Garcíak ekimen hau hiriko auzo gehiagotara eramatearen garrantzia azpimarratu du. "Banaketan jende gehiagok parte hartzea nahi dugu, eta oraindik egoera onean dauden loreak eta landareak etxera eraman ahal izatea. Horregatik, aurten banaketa-puntu gehiago jarri ditugu, bai eta arratsalde bat ere, jende gehiagok izan dezan etortzeko modua", adierazi du.