Udalak Nafarroa Beherea plazako berdeguneak berrituko ditu
Esku-hartzea hiri-esparru horren eraldaketa integraleko prozesu baten parte da
2026/11/04 argitaratua
Donostiako Udalak, Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Sailaren eta Parke eta Lorategien Atalaren bitartez, Gros auzoko Nafarroa Behera plazako berdeguneak hobetzeko eta berritzeko lanei ekin die.
Esku-hartzea jasota zegoen jada berdeguneak hobetzeko udal-plangintzan, baina aurreratu egin da, parterreen egoera eta, besteak beste, pertsona batzuek esparru horiek behar ez bezala erabiltzeagatik sortutako narriadura direla-eta jasotako kexengatik.
Egun hauetan, lan hauetako batzuk hasiko dira egiten:
- lorategi-esparruak garbitzea eta egokitzea
- hondatutako aleak kentzea
- egoera onean dauden zuhaixkak hiriko beste berdegune batzuetan birlandatzea, berrerabil daitezen
Bestalde, lurzoruak hobetuko dira kalitateko landare-lurra jarriz, espezie berriak haz daitezen eta haien garapenerako baldintza egokiagoak bermatuta egon daitezen.
Iñigo García Villanueva Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariak adierazi duenez, «badakigu plazako parterre batzuk oso egoera txarrean daudela eta herritarrek hainbat kexa helarazi digutela. Horregatik, esku-hartze hori geroago egitea pentsatzen bagenuen ere, lanak aurreratzea erabaki dugu, esparru hori lehenbailehen berreskuratzen hasteko».