Emakumeen Etxeko udazkeneko ikastaroen egitaraua prest
Izena emateko epea irailaren 10etik 24ra arte izango da
2026/09/02 argitaratua
Urritik abendura bitarteko Donostiako Emakumeen Etxeko ikastaroen programa prest dago jada, sei proposamenekin; horietako bost berriak dira. Etxeak, gainera, ikasturte osorako hamaika tailer ere aurkeztu ditu. Bi jarduera motetan izena emateko epea irailaren 10etik 24ra izango da.
Prestakuntzako blokeak
Alde batetik, Etxeak feminismoarekin lotutako gai zehatzei buruz hausnartzeko prestakuntzak eskainiko ditu.Eskaintzak prestakuntza hauek biltzen ditu:
- Twerking feminista: gorputza, ahalduntzea eta pelbis-dantzak (berria)
- Mugimendu feminista eta sexu genero disidenteon borrokak Euskal Herrian: bideak, eztabaidak, eraldaketak (berria)
- Internet guztiontzat (berria)
- Emakumeon komunikazioa jendaurrean: aske komunikatzeko tresnak (berria)
- Elektrizitate laborategi feminista: beldurra galtzea eta autonomia irabaztea (berria)
- Autodefentsa feminista: autoestimuko eta defentsa fisiko eta psikologikoko teknikak
Matraka guneak
Gune hauek irailean irekitzen dira (eta batzuetan urtarrilean ere bai) eta ikasturte osoan zehar garatzen dira. Etxetik kanpo proiekzioa duen talde bat sortzen da.
Honako hauek dira:
- Clown
- Antzerki laborategi feminista
- Batukada feminista
- Korua
- Xilografia feminista
- Xakea
- Irakurle taldeak: Promesaren denborak euskal literaturan (berria),
- Irakurle eskola feminista, Beste ahots batzuk, Minbizia literaturan, Amigas (berria)
Nola eman izena
• Epea: irailaren 10etik 24ra
• Pertsona bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.
• Gutxieneko partaide-kopurura iristen ez diren ikastaroetan izena emateko epea luzatu egingo da, ikastaroa hasten den egunera arte.
• Izen ematea online: Donostiako Udalaren formularioa >
Informazio gehiago
Programazio osoa eta parte hartzeko baldintzak orri honen amaieran dagoen dokumentuan kontsulta daitezke.
Animatu zaitez eta gerturatu zaitez Emakumeen Etxera; ateak zabalik dituzu!