MUSIKALEAN 2026: Santa Zezilia ospatzeko musika

Txistu ikasleek emanaldia eskainiko dute azaroaren 17an arratsaldeko 18:00etan Atotxako Zelaia plazan

2026/11/10 argitaratua


Santa Zezilia, musikaren zaindariaren eguna dela eta, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak kalea bere egiten du berriro, musika ikaskuntza hiriko eguneroko bizitzara hurbiltzeko. Oraingo honetan, hitzordua MUSIKALEAN 2026 ekimenaren barruan kokatzen da. Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak antolatu du ekimena, eta hemeretzigarren edizioa du aurtengoa.

Azaroaren 16tik 22ra, Euskal Herriko 50 musika eskola baino gehiagotako 1.500 ikasle baino gehiagok kaleak eta plazak agertoki ireki bihurtuko dituzte, musika irakaskuntzak gizarte eta kultura dinamizaziorako funtsezko elementu gisa duen balioa berretsiz.

Donostian, ospakizuna azaroaren 17an izango da, asteartea, 18:00etan, Atotxako egoitzaren sarrera nagusian (Atotxako Zelaia plaza). Eskolako Txistu ikasleek herri musikaren aberastasuna partekatzeko pentsatutako emanaldia eskainiko dute.

Bizipen inklusiboa eta komunitarioa

Hitzordu honek, ikasgeletan egindako lanari balioa emateaz gain, zuzenekoaren esperientzia praktikoa ingurune hurbil eta irisgarri batean bizitzeko aukera eskaini nahi die ikasleei – adin eta ibilbide guztietakoei –. Bere hezkuntza eta ideia proiektuari leial, Udal Eskolak kultura bultzatzen du belaunaldien arteko topagune, aniztasun eta talde lanerako gune gisa, heziketa artistikoaren eta hiriko bizitzaren arteko lotura sendotuz.