Udalak 20 enplegu publikoko plaza berri onartu ditu
Laster egingo da deialdia, bederatzi hautaketa-prozesuren bidez
2026/07/16 argitaratua
Tokiko Gobernu Batzarrak 9 deialdiren oinarri arautzaileak onartu zituen joan den asteartean, eta horietan, guztira, 20 plaza publiko eskainiko dira Donostiako Udaleko hainbat lanpostutarako.
Lan Eskaintza Publiko honen bidez, Udalak beste urrats bat emango du zerbitzu publikoaren egonkortasunean, eta, horri esker, donostiarrei arreta hobea eskaini ahal izango die, besteak beste, hezkuntza, ingurumena edo gizarte-gaiak bezalako eremu garrantzitsuetan.
Horrela, Udalak laster bederatzi hautaketa-prozesu jarriko ditu martxan, guztira 20 plaza eskainiko dituena, honela banatuta:
- Industriako ingeniari teknikoa - 3 plaza.
- Gizarte Hezkuntzako erdi mailako teknikaria - 2 plaza.
- Osasun eta Ingurumen teknikaria - plaza 1.
- Gizarte Sustapen eta Hezkuntzako erdi mailako teknikaria – 2 plaza.
- Hiri Mantentze eta Zerbitzuetan espezializatutako erdi-mailako teknikaria - plaza 1.
- Mugikortasunean espezializatutako erdi mailako teknikaria – 2 plaza.
- Komunikazioetako operadorea - 4 plaza.
- Zaintzailea (Abegi Etxea) – 2 plaza.
- Eskola-atezaina – 3 plaza.
Oinarriak onartu ondoren, hurrengo urratsa Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE delakoa) argitaratzea izango da, eta orduan irekiko da eskabideak aurkezteko epea. Prozesu bakoitzari buruzko informazio guztia Udalaren web orriko Enplegua atalean kontsultatu ahal izango da aldian-aldian.
Bertan argitaratuko da deialdiei, oinarri arautzaileei, eskabideak aurkezteko epeei eta hautaketa-prozesu bakoitzaren hurrengo berrikuntzei buruzko informazio eguneratu guztia.