Udalak erakunde arteko mahai bat sortzea bultzatu du, Ondarretako egoerari modu integralean heltzeko

Llehen bilera bat egin da Kostaseko Zuzendaritza Nagusiarekin eta Jasangarritasuneko foru sailarekin batera

2026/09/18 argitaratua

Donostiako Udalak lan bilera bat egin du irailaren 17an Kostaseko Zuzendaritza Nagusiko eta Jasangarritasun Foru Departamentuko ordezkariekin, Ondarretako hondartzaren egoerari modu koordinatuan heltzeko eta hareatza horretako zenbait gunetan dauden harriei eta materialei epe luzerako irtenbidea bilatzeko.

Izaera horretako lehen topaketa da, Udaleko Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Departamentuak sustatua. Bilerak aukera eman du ingurune horrek dituen eraginei buruzko informazioa bateratzeko eta hondartzari eta itsasertzari lotutako eskumenak dituzten administrazioen arteko lankidetza esparrua ezartzeko. Bileraren abiapuntua da plangintza tekniko partekatu baterantz aurrera egitea, jarduketak aurreratzeko, erantzukizunak koordinatzeko eta egon daitezkeen konponbideak elkarrekin aztertzeko.

Iñigo García Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, "Ondarretak begirada globala behar du. Isolatuta aztertu ezin diren hainbat baldintzatzaile eta afekzio dituen hondartza baten aurrean gaude. Mahai honen helburua da eskura dagoen informazio tekniko guztia partekatzea, inplikatutako administrazioak koordinatzea eta aurreikuspen eta eraginkortasun handiagoz jardutea ahalbidetuko digun plangintza bat ezartzea".