«Korrikalariak» dokumentalaren estreinaldia, Guatemalako kirolari, feminismoari eta emakume indigenen eskubideei buruzkoa
Azaroaren 6an, 18:00etan Aquariumen, sarrera librea bete arte
2026/10/30 argitaratua
Gaur aurkeztu da, Donostiako Udalean, «Korrikalariak» dokumentala. Raúl San Román Otegik eta Alex Azkunagak zuzendutako eta Euskal Fondoak eta Ikaika Mediak ekoitzitako dokumental horrek Guatemalako emakume indigenen esperientziak erakusten ditu, bai eta berdintasunaren alde eta kirolaren bidez beren eskubideak defendatzeko egiten duten borroka ere.
Filma Euskal Fondoak Guatemalan duela hiru hamarkada baino gehiagotik egiten ari den nazioarteko lankidetza-lanaren barruan kokatzen da. Protagonisten istorioen bidez, dokumentalak hainbat prozesu komunitario erakusten dizkigu, emakumeen eskubideak defendatzen, indarkeriei aurre egiten eta komunitate berdinzaleagoetarantz aurrera egiten laguntzen dutenak.
Dokumentalaren estreinaldia
- Azaroaren 6an izango da
- 18:00etan
- Donostiako Aquariumean
- Sarrera librea, bete arte
Haren protagonistetako hiru izango ditu:
- Dilia Co Coy, Alta Verapaz Departamentuko gobernadorea
- María Xol, Emakume Indigenaren defendatzailea (DEMI)
- Inocenta Macz, Demokraziarako Ekimen Zibila Fundazioaren koordinatzailea (INCIDE)