Udalak sei pasabidetako segurtasuna indartuko du ez irristatzeko tratamendu bat aplikatuz
Larratxo, Martutene eta Artxipiko pasabideen 500 m² ingururen gainean jardun du
2026/06/22 argitaratua
Donostiako Udalak hiriko zurezko sei pasabidetako segurtasuna hobetu du, horietan ez irristatzeko tratamendu bat aplikatuko baitu. Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako Zuzendaritzak sustatutako jarduketa hori 500 metro koadro inguruko azaleran egin da, eta apirilean eta maiatzean egindako konponketa- eta kontserbazio-lanei jarraipena eman die.
Jarduketa sei pasabidetan egin da: bi Larratxo parkean, daude kokatuta, bat Martutenen (auzoa Okendotegi bidearekin lotzen du) eta hiru Artxipi parkean.
Azken asteetan amaitutako lanetan, besteak beste, produktu desinkrustatzaile bereziak aplikatuko dira; ingurunea garbituko da xurgatze-sistemen bidez; zura finki lixatuko da poroa irekitzen laguntzeko eta olio irristagaitzezko bi geruza emango dira, zura elikatzeko eta labainkortasunari hobeto aurre egiteko.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo García Villanuevak hau azpimarratu du: “horrelako azpiegituren prebentziozko mantentze-lanak ezinbestekoak dira horiek egunero erabiltzen dituzten pertsonen segurtasuna bermatzeko. Jarduketa honekin, hondatutako elementuak berritzeaz gain, erabilera-baldintzak hobetzen ditugu eta herritarrek asko erabiltzen dituzten instalazioen bizitza baliagarria luzatzen dugu”.