Iraunkortasunaren eta Klimaren 2025eko Txostena
Donostiak % 47 murriztu ditu emisioak, eta pauso irmoak eman ditu hiri jasangarriago eta erresilienteago bateranzko bidean
2026/06/04 argitaratua
Donostiako Udalak, Ingurumen Zuzendaritzaren eta Cristina Enea Fundazioaren bitartez, gaur aurkeztu du Iraunkortasunaren eta Klimaren 2025eko Txostena, hiriko ingurumen-, gizarte- eta klima-adierazle nagusien bilakaera jasotzen duen erreferentziazko dokumentua.
Ingurumenaren Munduko Egunaren bezperan egin da aurkezpena –ekainaren 5ean ospatzen da–. Egun horrek bide ematen du ingurumen-erronka globalen inguruan eta hiriek klima-aldaketaren aurkako borrokan eta baliabide naturalen babesean duten zereginaren inguruan hausnarketa egiteko.
Iñigo García Ingurumeneko zinegotziak honako hau nabarmendu du: “Hiri batek jasangarritasunerantz aurrera egiten duela erakusten duen adierazle onena honako hau da: politika publikoekin batera datuak ematea. Gaur-gaurkoz esan dezakegu Donostia emisioak murrizten ari dela, eta ondorioz, bere natura-ondarea hobeto babesten duela eta hiriko ingurumen-kalitatea hobea dela”.
Txostena eskuragarri dago Cristina Enearen webgunean: https://www.cristinaenea.eus/eu/hasiera