'HAUTSI', azaroaren 25eko Indarkeria Matxisten aurkako Eguneko kanpainaren leloa
Aurtengo ekimenak erantzukizun kolektiboan jarriko du arreta, eta isiltasuna hausteko deia egingo du
2026/11/17 argitaratua
Donostiako Udaleko Berdintasun Atalak sentsibilizazio kanpaina berri bat jarri du abian azaroaren 25ean, Indarkeria Matxisten aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.
Hemezortzigarren urtez jarraian, Usandizaga institutuko Diseinu Grafikoko goi mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikasleek sortu dituzte kanpainaren irudia eta leloa.
Haurten, Hautsi leloa aukeratu da: indarkeria matxistaren adierazpen askotarikoen inguruan sarritan izaten diren isiltasuna eta konplizitatea hausteko deia. Kanpainaren bidez, erantzukizun kolektiboan jarri nahi da arreta, bai eta egoera horien aurrean ingurukoak sorgor ez geratzearen garrantzian ere. Izan ere, indarkeria matxista egunero agertzen da, askotariko eremuetan eta moduetan: kalean, lantokietan, etxeetan, sare sozialetan, kirol eremuetan edo hezkuntza eremuetan.
Azaroaren 25aren harira antolatutako jarduerak
Urtero bezala, Dbusek, Gazteria Atalak, kultur etxeek eta emakumeen elkarteek indarkeria matxisten aurkako hainbat ekimen egingo dituzte.
Udalaren egitarauak kulturarekin, hezkuntzarekin eta sentsibilizazioarekin lotutako jarduerak biltzen ditu. Besteak beste, antzerki emanaldiak izango dira Lugaritzen, eta tailerrak hiriko hainbat haurtxokotan eta gaztelekutan.
Gainera, abenduaren 15ean, indarkeria matxisten erreparazio printzipioan desgaitasuna txertatzeko gida bat aurkeztuko da Emakumeen Etxean.
Kanpaina honetatik harago, Donostiako Udaleko Berdintasun Atalak urte osoan egiten du lan, gainerako udal atalekin batera, indarkeria matxistak prebenitzeko eta indarkeria horiek pairatzen dituzten emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko.