46 hautagaitza Urrezko Danborrerako eta 65 Domina Hiritar Merezimenduaren Dominetarako
Udaleko Bozeramaileen Batzordeak abenduaren 1ean landuko du bi sarien aukeraketa
2026/11/19 argitaratua
Donostiako Udalak Ezohiko Bozeramaileen Batzordea egingo du abenduaren 1ean, 2027 urteko Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak jasoko dituzten pertsona edo erakundeen izenak adosteko.
5 talde politikoetako bozeramaileek urriaren 19tik azaroaren 1era bitartean egindako prozesu publikoan herritarrek proposatutako Urrezko Danborra eta Hiritar Merezimenduaren Dominak lortzeko 46 eta 65 hautagaitzak eztabaidatuko dituzte. Hautagaien artean hainbat arlotako pertsonak eta erakundeak daude, hala nola kultura, kirola, gastronomia edo hiriko elkarte sarea.
Udal araudiaren arabera, Bozeramaileen Batzordean hautagaitzen inguruan taldeen bi hereneko adostasunik ez badago, herritarren bozketa prozesu bati ekingo zaio.
Proposamenen fasean parte hartzea
Herritarrek Hiritar Merezimenduaren Dominetarako proposamenen partaidetza prozesuak berriro ere erakutsi du herritarrek Donostiako ongizate kolektiboan laguntzen duten pertsonak eta erakundeak aintzatesteko interesa dutela.
Edizio honetan 146 pertsona eta erakundek hartu dute parte, horietatik 131 pertsona fisikoak izan dira eta 15 elkarteak, iaz baino kopuru handiagoa, orduan 140 pertsona eta erakundek parte hartu baitzuten. Partehartzeak, gainera, belaunaldi ordezkaritza zabala erakusten du, 50 urtetik gorako pertsonen presentzia nabarmenarekin, eta emakumeen eta gizonen arteko oreka proposamenak egin dituztenen artean.
Urrezko Danborra lortzeko hautagaitzak aurkezteko prozesuan ere inplikazioa areagotu egin da, 107 parte hartzaile izan baititu, aurreko urtean 90 izan ziren bitartean.
Proposamen guztiak partikularrek egin dituzte, emakumeen eta gizonen parte hartze orekatuarekin eta helduen adin-tarte guztien ordezkaritzarekin.
Datu horiek bi sari hauek parte hartze irekiko gune gisa sendotzen dituzte, eta horietan herritarrek balioa eman diezaiekete hiri konprometituagoa, kohesionatuagoa eta harroagoa eraikitzen laguntzen duten pertsonei, proiektuei eta ibilbideei.
Hirirako esanahi handiko sariak
Urrezko Danborra izaera bereziko aitorpena da; izan ere, nortasun juridikoa duen pertsona edo erakunde bat bereizten du urtero, bere ibilbideari edo garatzen duen jarduerari esker Donostia ezagutarazten eta hiriaren irudi positiboa kanpoan proiektatzen nabarmen lagundu duena, eta, aldi berean, beste leku, erakunde eta pertsonekin dituen loturak bultzatzen dituena.
Hiritar Merezimenduaren Dominei dagokienez, bestelako izaera dute; izan ere, hiriak nortasun juridikoa duten pertsona edo erakundeei ematen dien esker ona adierazten du, askotariko esparruetatik bizikidetza indartzen dutelako eta Donostiako bizitza kolektiboari balioa ematen diotelako.