Haurtxokoek eta Gaztelekuek ateak irekiko dituzte berriro
Irailaren 10etik aurrera
2026/09/07 argitaratua
Donostiako Udaleko Haurtxoko eta Gaztelekuak, udako oporrak eta gero, irailaren 10etik aurrera, datorren osteguna, irekiko dira berriro.
5 eta 11 urteko haurrek (HH5-LH5) eta 12 eta 17 urteko nerabeek (LH6tik aurrera) jolas eta ekintza-eskaintza zabalaz gozatzeko aukera izango dute, auzo desberdinetako zerbitzuetan.
Haurtxokoak, irailaren 10ean, osteguna, irekiko dira. Haurtxokoen ordutegia:
- Asteartetik ostegunera eta larunbatak: 17:00-19:20
- Ostiralak: 17:00-19:50
Arratsalde guztian zehar irteteko momentu zehatzak egongo dira.
Irteteko:
- Asteartea, asteazkena, osteguna, larunbata: 18:30etan edo 19:20ean
- Ostirala: 19:00etan edo 19:50ean
Antigua Haurtxokoaren kasuan, irailaren 12an irekiko da, larunbata.
- Ordutegia 16:00-18:15 izango da.
Ordutegiari dagokionean:
Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene
- Asteartetik Ostiralera: 17:30-20:00
- Larunbata: 17:30-20:30
Aiete Gaztelekua irailaren 11an irekiko da eta Antigua Gaztelekua berriz, irailaren 12an, larunbata.
Aiete
- Ostiralean: 17:00-20:30
- Larunbata: 16:30-20:00
Antigua
- Larunbata: 18:30-21:00
ADINAri dagokionean, gogoratu Haurtxokoetan HH5-LH5 ikasturteetan dauden haurrek parte hartu dezaketela, 2016 eta 2021 urteen artean jaiotakoak alegia. Antigua Haurtxokoan, 2016 eta 2019 urteen artean jaiotakoak (LH2-LH5). Eta Parte Zaharra Haurtxokoa berriz, HH5-LH6 ikasturtekoak joan daitezke.
Eta Gaztelekuetan berriz LH6tik aurrerako nerabeek; hau da, 2009 eta 2015 urteen artean jaiotakoak.
Kontuan izan parte hartzeko Haurtxokoetako edota Gaztelekuetako BAZKIDE FITXA bete behar dela eta dagokion Haurtxoko/Gaztelekuan entregatuta izan behar dela.
ETXARRIENE
Irailaren 10ean, osteguna, irekiko da. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 16:30-20:00.
Informazio gehiago lortu nahi baduzu dagokion Haurtxoko/Gaztelekura jo dezakezu.
| Haurtxokoak | Gaztelekuak |
|
Aiete Haurtxokoa Altza Haurtxokoa Amara Haurtxokoa Antigua Haurtxokoa Bidebieta Haurtxokoa Egia Haurtxokoa Gros Haurtxokoa Intxaurrondo Haurtxokoa Martutene Haurtxokoa Parte Zaharra Haurtxokoa
|
Aiete Gaztelekua Altza Gaztelekua Amara Gaztelekua Antigua Gaztelekua Bidebieta Gaztelekua Egia Gaztelekua Gros Gaztelekua Intxaurrondo Gaztelekua Martutene Gaztelekua |
| Etxarriene Tel. 943483333 Email: etxarriene@donostia.eus |