Udalak gida didaktiko bat aurkeztu du hiri-espazioaren bidez berdintasuna lantzeko
Gida, fitxa biografikoak eta ikasgelarako jarduerak jasotzen dituena, Eskola Jardueren Udal Katalogoarekin batera argitaratu da
2026/05/20 argitaratua
Donostiako Udalak Mapandreak gida didaktikoa aurkeztu du. Baliabide pedagogiko bat da, helburu duena irakasleek ikasgelan lantzea emakumeek hirian izan duten presentzia historikoa.
Materialak ikasleak gonbidatzen ditu emakumeek Donostiako bizitza sozial, kultural eta politikoari egindako ekarpenei buruz gogoeta egitera. IZen hauek aztertuz:
- kaleenak
- eskulturenak
- espazio publikoko beste elementu batzuenak
Aurkezpenak 2026ko Eskola Jardueren Udal Katalogoaren aurkezpenarekin kointziditu du. Katalogo hori irakasleei zuzendutako tresna bat da, Udalak ikastetxeen eskura jartzen dituen jarduerak beren programazioan txertatu ahal izateko.
Bisitak, lantegiak, hitzaldiak eta irteerak ikasgelako lanaren osagarri dira, eta dozena bat udal arlok eta udal erakundek baino gehiagok landu dituzte;
- Donostia Kultura
- Cristina Enea Fundazioa
- Euskara Zerbitzua
- Donostia Kirola
- Mugikortasuna
- Udaltzaingoa