37. Gazteen Antzerki Topaketaren sariak banatu dira
14 eta 30 urte bitarteko 182 gaztek parte hartu dute
2026/06/22 argitaratua
Donostiako 37. Gazteen Antzerki Topaketetako sariak larunbatean banatu dira Victoria Eugenia Club aretoan egindako ekitaldian.
Maiatzaren 20tik ekainaren 18ra bitartean 18 antzezlan ikusi ahal izan dira hiriko eszenatoki esanguratsuenetan; hala nola, Kontadores Gazte Zentroan, Gazteszenan (Egia), Imanol Larzabalen (Lugaritz), Antzoki Zaharrean, Intxaurrondo K.E.an eta Victoria Eugenia club aretoan. Topaketa Donostia Kultura-rekin egindako lankidetzari esker egin da.
Sariei dagokionean 2 mailatan sailkatu dira parte hartzaileen adinaren arabera: 14-18 urte bitartekoak junior mailan, eta 18-30 urte bitartekoak senior kategorian.
Epaimahaia Garazi Urkola, Maialen Sorzabalbere eta Aiora Enparantza aktoreek osatu dute.
Emandako sariak honako hauek izan dira:
Junior kategorian ( 14 -18 urte)
- Obrarik onena: “Kasting-a” ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA
- Talde artistikorik onena: “Maitasuna” Oiartzungo Antzerki Taldea
- Taularatze onena: “Romeo eta Julieta” BADIA ESKOLA-PANTALAN
- Aipamen berezia: “Antartika” ERRENTERIAKO HERRI ARTE ESKOLA
Senior kategoria ( 18 -30 urte)
- Obrarik onena: “Martin, izarrak buruan eta eseri munduan” ZURRIOLA ANTZERKI ESKOLA
- Talde artistikorik onena: “Heridas abiertas” M.A StudioLab
- Taularatze onena: “Ñam-ñam: Jatetxeen gerra hotza” ERRENTERIAKO HERRI ARTE ESKOLA
Amaitzeko, emandako sariak izan dira, batetik, antzezlan onenaren saridunek, haien obra berriro ere taularatzeko aukera izango dute, gainera saridun guztiek hirian antzerkiaz gozatzeko hainbat sarrera eskuragarri izango dituzte, bestetik, formakuntza espezifikoa jasoko dute talde irabazleetako parte hartzaile guztiei.
Ekitaldia bera, Maria Blancok eta Malen Altunak gidatu zuten, umorez jositako hainbat pasarteri esker, bertaratu zen publikoa entretenituz.
Ondoren Victoria Eugenia Bristo & Club jatetxeak eskainitako pintxoak dastatzeko aukera egon zen.