GAZ zerbitzua berriro martxan jarri da Kontadoresen
Emantzipazio prozesua hasi nahi duten gazteei zuzendutako informazio eta laguntza zerbitzua da
2026/09/21 argitaratua
GAZ Gazte Ibilbideak Abiarazteko Zerbitzua, Donostian bizi, ikasi, lan egin edo bertan euren bizi proiektua garatu nahi duten 16 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzendua dago.
Bertan, prestakuntzari, enpleguari, etxebizitzari edo dirulaguntzei buruzko informazioa eta orientazioa aurkituko duzue, baita zuen behar eta helburuetara egokitutako emantzipazio ibilbidea eraikitzeko laguntza pertsonalizatua ere.
Aholkularitza juridikoa
Irailetik aurrera, aholkularitza juridiko zerbitzua eskainiko da. Gazteei arreta eta aholkularitza juridikoa eskainiko zaie gazteei emantzipaziorako prozesuan ezinbestekoak diren alorretan laguntza eta orientazio juridikoa emanez; besteak beste:
- enplegu alorrean
- etxebizitza
- dirulaguntzak
- edonolako bestelako gaietan: erreklamazioak, fidantzak, bermeak, aseguruak, laneko eskubidek, gizarte segurantza etab.
Hau guztia gazteen emantzipaziorako ibilbidea eraikitzeko helburuarekin. Astero emango da, abokatu espezialista baten bitartez, aldez aurretik hitzordua eskatuta, eta arreta aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa edo posta elektronikoz emango da.
Banakako aholkularitza horretaz gain, gai orokorren inguruan aritzeko hitzaldiak eskainiko dira ere, non lan harremanak, hipoteka kontratuak eta beste hainbat gai jorratzeko aukera egongo den. Hemendik eratorritako kontsulta pertsonalizatuak, banakako aholkularitzara bideratu ahal izango dira. Izena eman behar da hitzaldietarako.
Donostian, GAZ zerbitzua Kontadores Gazte Zentroan dago, eta arreta presentziala, doakoa, hurbila eta gazte guztientzat irekia eskaintzen du.
GAZ Ordutegia:
• Astearte eta ostegunetan: 11:30-13:30 eta 17:30-20:30
• Asteazken eta ostiraletan: 17:30-20:30
Aholkularitza juridikoko ordutegia:
• Asteazkenetan: 17:30-20:30
Informazio guztia:
- www.donostia.eus/gazteria
- gazdonostia@donostia.eus helbidean
- 943 48 33 72 telefonoan
- 747 416 835 WhatsApp zenbakian
Ikusi iraileko hitzaldiak: egitaraua >