Udala Frantzia pasealekuko lau ezki mozten hasi da, berritzea bermatzeko
Jarduketa horri esker, lerrokadura pixkanaka berritu ahal izango da tamaina handiko beste zuhaitz batzuekin
2026/09/16 argitaratua
Donostiako Udalak gaur ekin die Frantzia pasealekuko zuhaitzak pixkanaka berritzeko lanei, hiriko ezki-lerrokadura bereizgarrienetako bat epe luzera mantendu eta indartzeko.
Lanak lau ale apeatzearekin hasi dira, eta, Parke eta Lorategien udal zerbitzuak jarraipena egin ondoren, horiek kontserbatzeko bideraezintzat jo dira. Jarduera hori pasealekuko zuhaiztian egiten den ohiko jarraipen eta mantentze lanaren zati bat da, dauden aleak kontserbatzeko eta haien garapen egokiari laguntzeko.
Iñigo Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, “Frantzia pasealekuak balio handiko zuhaiztia du eta gure helburua epe luzera mantentzea eta zaintzea da. Horretarako, beharrezkoa da aleen segimendu jarraitua egitea, haien bilakaera ezagutzea eta behar den lekuetan pixkanaka jardutea”.
Esku-hartzearekin jarraituko da inausketa lanekin lerrokaduraren gainerako aldeetan, ale bakoitzaren beharrizanetara egokituak. Horrela, Udalak multzoaren egitura eta bizitasuna mantentzea eta egoera onean dauden zuhaitzen bizitza ahalik eta gehien luzatzea bilatzen du.