Donostia Kulturako ikastaroetan matrikulatzeko epea irailaren 7an hasiko da

Liburuxkak eskuragarri egongo dira irailaren 1etik kultur etxeetan 

2026/08/31 argitaratua


Donostia Kulturak 2026-2027 ikasturterako 623 ikastaro (591 helduentzat eta 32 haur eta gazteentzat) eskainiko ditu.

Ikastaro guztien informazioa:

Kultur etxeetan paperean izango da irailaren 1etik aurrera.

 

Matrikulazioa

Matrikulazioa bi fasetan izango da:

  • euskarazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 7an 16:00etan hasiko da
  • gaztelaniazko ikastaroen matrikulazioa irailaren 16tik 27ra

Webgunean eta kultur etxetan eman ahalko da izena

 

Euskarazko ikastaroak

  • 2026ko irailaren 7tik 13ra. Matrikulazioa 7an hasiko da, 16:00etatik aurrera.
  • urte osoko ikastaroetan zein lauhilekoetan eman ahalko da izena. Euskarazko lauhileko ikastaro gehienak  ikasturteko lehen lauhilekoan izango dira.
  • euskarazko ikastaroetan taldea osatzen ez bada, izena eman dutenei irailaren 14 edo 15ean jakinaraziko zaie e-mail edo SMS bidez. Era horretan, nahi izanez gero, gaztelerazko ikastaroetan izena emateko aukera izan dezaten.
  • gutxieneko ikasle kopurua lortu duten baina bete ez diren euskarazko ikastaroetan izena emateko aukerak zabalik jarraituko du irailaren 16tik aurrera.

 

Gaztelaniazko ikastaroak

  • 2026ko irailaren 16an hasiko da matrikulazioa, 16:00etatik aurrera, eta irailaren 27an bukatuko da.
  • bigarren lauhileko ikastaroetan (2027ko otsailetik ekainera) matrikulazio epea 2027ko urtarrilaren 31n bukatuko da.

 

Kontsultatu irizpideak >