Udalak aniztasunarekiko eta berdintasunarekiko konpromisoa berretsi du
Udalbatzak Adierazpen Instituzionala irakurri du
2026/06/26 argitaratua
Datorren igandean, ekainaren 28an, Askatasun Afektibo-sexualaren eta LGBTIAQ+ Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Udalak berretsi egiten du sexu-orientazioaren, identitatearen eta genero-adierazpenaren erabateko berdintasunerako, duintasunerako eta garapen askerako eskubidearen defentsarekin duen konpromisoa.
Ostiral honetan udalbatzak Adierazpen Instituzional bat irakurri du, udal talde guztiek aho batez onartu dutena. Adierazpen hori Udaletxeko eskaileretan jarritako ortzadarraren koloredun alfonbra handiaren gainean egin da.
Igandean udaletxeko balkoi nagusiak kolore anitzeko bandera izango du egun osoan zehar eta Kursaal Jauregia LGBTIAQ+ kolektiboaren koloreekin argiztatuko da. Gainera, Easo kalean dagoen kolektiboari babesa emateko kartela berritu du Udalak, irudi berri batekin.
Ospakizunean Dbusek eta Donostia Kulturak ere parte hartuko dute. Hiriko autobusek kolore anitzeko bandera duten kartelak erakutsiko dituzte, eta udal liburutegiek, berriz, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko argitalpenak eskainiko dituzte, eduki horiek herritarrei hurbiltzeko.