Cristina Enea parkeak lehenengo mendeurrena ospatuko du espazio publiko gisa

Fundazioak bisita gidatuak eta bisita antzeztu bat antolatu ditu, ekainaren 2tik 6ra bitartean

2026/05/27 argitaratua


Efemeridea ospatzeko, Cristina Enea fundazioak eta Donostiako Udalak hainbat jarduera antolatu dituzte Mandasko duke-dukesen historia eta ondarea herritarrei ezagutarazteko. Izan ere, XIX. mende amaieran, senar-emazte haiek eragin handia izan zuten Donostiako burgesian, eta finka hiriko miretsienetakoa izan zen, zuen diseinuagatik eta paisaia-aberastasunagatik.

"Madasko duke-dukesek duela ehun urte hiriari egin zioten oparia da Kristinaenea.  Espazio hori bizirik, irekita eta donostiar guztien zerbitzura egotea nahi zuten, eta, ehun urte geroago, esan dezakegu gurari hori egunero betetzen dela. Arnasa hartzen duen parke bat da, jendeak bere egiten duena, eta horrek merezi du ospatzea", adierazi du Ingurumeneko zinegotzi Iñigo Garciak.

Mendeurrena ospatzeko jarduerak

Ekainaren 2an, 3an eta 4an, bisita gidatuak eskainiko dira Cristina Eneako parkean, haren eraikuntzaren historia ezagutzeko eta txoko berezienetako batzuk deskubritzeko. Ordutegia honako hau izango da:

  • Asteartea, ekainak 2: 17:00 h (euskaraz) eta 18:30 h (gaztelaniaz).
  • Asteazkena, ekainak 3: 18:00 h (euskaraz)
  • Osteguna, ekainak 4: 18:00 h (gaztelaniaz)

Bestalde, larunbatean, ekainak 6, bisita antzeztuak izango dira: aktore batek, Mandasko dukesarena eginez, parkea zeharkatuko du, haren bizitza eta finka sortzeko prozesua kontatuz. 1905. urtera egindako bidaia bat izango da, emakume itzaltsu horri bere bizitzan giltzarri izan ziren uneetan lagun egiteko. Bi saio izango da: 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.

Batean zein bestean parte hartzeko, Cristina Enea Fundazioaren webgunearen bidez eman behar da izena: www.cristinaenea.eus