Bisita gidatuak Polloeko hilerrian: ezagutu Gipuzkoako nekropolirik garrantzitsuena

Hilerria historiaz, arteaz eta bitxikeriaz beteta dago eta bisita hauek bertako txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute

2026/08/11 argitaratua

Polloe hilerria historiaz, arteaz eta bitxikeriaz beteta dago eta bisita hauek bertako txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

Gidatutako 90 minutuko bisita kultural honetan, hainbat hilobitako misteriotan eta ahaztutako istorioetan murgiltzeko aukera izango dugu. Hiriko pertsonaia ospetsuei buruz gehiago jakiteko aukera ere eskaintzen du. 

Polloeko udal hilerriak eskaintzen dituen bisita gidatu hauek doakoak izango dira eta izena eman behar da.

Bisita egunak:

  • Irailak 27 – igandea -11:00 - EUSKARA
  • Urriak 24 – larunbata - 16:00 – EUSKARA
  • Azaroak 21- larunbata - 11:00 - EUSKARA
  • Abenduak 13 – igandea - 16:00 - EUSKARA

Izen-ematea:

  • Nahitaezkoa da
  • Izena emateko: 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera 
  • Posta elektronikoz polloe@donostia.eus edo telefonoz 943 48 35 40

Elkargunea: Polloeko hilerriko sarrera nagusia (Egia auzoa). Non dago? 

Bisitek parte-hartzaile kopuru mugatua izango dute, gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15.

Oharra: euria eginez gero bisita egingo da ere