Emakumeen Etxeak Bibollo Elkargunea jarri du martxan

Komunitatea sortu nahi duten lesbiana eta bisexualei zuzendutako talde honetan izena emateko epea zabalik dago

2026/05/12 argitaratua


Donostiako Emakumeen Etxeak 'Bibollo Elkargunea' apirilean jarri zen martxan. Lesbiana eta bisexualentzako gune berri bat da, ingurune seguru batean elkar ezagutzeko, bizipenak partekatzeko eta komunitatea sortzeko.

Gune berriaren helburua da konektatzea, parte-hartzaileen bizitzak zeharkatzen dituzten errealitateen aniztasunari buruz elkarrekin hausnartzea, eta “bizitza duin eta zoriontsu bat eraikitzea”, taldeko dinamizatzaileek azaldu dutenez.

Hurrengo saioak egun hauetan izango dira:

  • Maiatzaren 14an eta 28an
  • Ekainaren 11n eta 25ean

Ordutegia: 15:30etik 17:30era 

Lekua: Donostiako Emakumeen Etxea (Okendo kalea, 9)

Informazioa eta kontaktua
Interesa dutenek zuzenean jar dezakete harremanetan taldeko dinamizatzaileekin:

  • Ana Murcia – 685 759 127
  • Beatriz Zalacain – 685 759 091

Ekimena Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Planaren baitan kokatzen da, eta Emakumeen Etxea topagune eta parte-hartze gune gisa indartzen laguntzen du, ikuspegi intersekzionala sustatuz.

Hala, talde berri hau abian dauden beste topaguneei gehitzen zaie, hala nola neska gazteei, etxeko langileei eta jatorri askotako emakumeei zuzendutako guneei.