Udalak ostegunean hasiko ditu Aizkolene kalea berrurbanizatzeko lanak
240.000 euro inguruko inbertsio duen jarduketa horri esker, zoladurak, asfaltatzea, saneamendua eta argiteria berritu ahal izango dira
2026/09/21 argitaratua
Donostiako Udaleko Hiri Mantentze Zuzendaritzak Aiete auzoko Aizkolene kalea berrurbanizatzeko lanei ekingo die ostegun honetan. Jarduketa integral horri esker, bidearen egungo egoera nabarmen hobetu ahal izango da, espazioa antolatu ahal izango da eta oro har, oinezkoentzako kale irisgarriago bihurtuko da.
Aurreikusitako jarduketen artean daude, besteak beste, espaloiak zolatzea, kalea asfaltatzea eta saneamendu-sareak berritzea; lan horiek egiteko guztizko inbertsioa 240.000 euro ingurukoa izango da.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotzi Iñigo Garcíak azpimarratu duenez,"kale erosoagoa, irisgarriagoa eta antolatuagoa lortzea, oinezkoek garrantzia handiagoa izan dezaten, baina, aldi berean, etxebizitzetarako sarbidea bermatuz eta aparkalekuak mantenduz".