Donostiako eraikin pribatuetako sinbologia frankista guztia kendu da
Joan den astean udal katalogoan geratzen ziren plakak kendu ziren
2026/09/03 argitaratua
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen arloaren bidez, ezabatu egin ditu Donostiako eraikinetan sinbologia frankista zuten plakak.
2013an hasi zen hiriko sinbologia frankista kentzeko lanean. Horretarako, herritarrei dei egin zitzaien eraikin publiko eta pribatuetan ikur frankista horiek identifikatzeko.
Ondoren, 2015ean, plakak non ziren eta zein ezaugarri zituen katalogoa publikatu zen eta gutun baten bidez atari horietako bizilagunei, udalaren lankidetzarekin, plaka ezabatzeko baimena eskatu zitzaien.
Iaz Udalak katalogoa berritu zuen eta hirian sei plaka geratzen zirela egiaztatu zen. Horrela, Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legeari jarraiki, espazio publikoetan proiekzioa duten eraikin pribatuei atxikitako frankismoaren elementu eta ikur horiek kentzeko saiakera berri bati ekin zitzaion. Sei etxebizitza horietako bizilagunekin harremanetan jarri ziren, eta haien baimena jaso ondoren, plakak kentzeko prozedurari ekin zitzaion. Joan den astean katalogoan geratzen ziren plakak kendu ziren.
Bilaketa eta informazio lan guzti hori, herritarren laguntzarekin egin da, eta ez da baztertzen beste plakaren bat agertzea; beraz, espero dugu, kasu honetan, herritarrek lehenago egin zuten bezala, berriro ere horren berri ematea.