Udalak behin betiko onartu du Añorgako Geltokiko urbanizazio proiektua

Jon Insausti alkateak Donostia bizitzeko leku erakargarria izateko estrategiaren baitan kokatu du proiektua, "Europako hiri oparo eta zoriontsuena" izateko bidean

2026/05/19 argitaratua

​​​​​Tokiko Gobernu Batzordeak Añorgako Geltolkia eremua urbanizatzeko proiektua behin betiko onartzea erabaki du. Proiektu horrek hiriari 250 etxebizitza berri gehitzea ahalbidetuko du:

  • 50 tasatuak
  • 50 alokairu sozialekoak

Gainera, Jon Insausti alkateak azaldu duenez, "ingurua nabarmen berroneratuko da eremu hori Añorga Txikiko gainerako eremuekin integratuz, errekaren ondoan aisialdirako berdegune bat sortuz, bide-konexioak hobetuz eta garraio publikoarekin konexio hobeak eginez, baita igogailu berri bat sortuz ere, auzoaren irisgarritasuna erraztuko duena".

Insaustik azaldu duenez, garapen hori "Donostia bizitzeko leku erakargarri bihurtzeko udal gobernu honen lehentasunezko estrategiaren baitan kokatzen da, eta horrek esan nahi du aukerak sortu behar direla donostiarrek hirian beren bizi-proiektuak garatu ahal izateko, hiri-kalitateko ingurunea eta auzo kohesionatuak lortzeko".

Ingurune berritua

Añorgako gune horretan aurreikusten dira:

  • 5 etxebizitza-eraikin,
  • Añorga errekastoaren erriberako parke-gune bat,
  • aparkaleku bat eta oinezkoentzako hainbat plaza
  • eta aisialdirako guneak eraikitzea aurreikusten da.

Berrurbanizazio osoa egingo da, eta inguruari espaloi zabalagoak, aparkaleku antolatua eta zoladura eta hiri-zerbitzu berriak emango zaizkio.

Proiektuaren aurrekontua 10.949.812 eurokoa izango dela aurreikusten da, eta gauzatzeko epea 18 hilabetekoa izango da.