Urbieta kalearen zati bat errei bakarrera murriztuko da

Ekainaren 22tik 29ra

Askatasunaren Hiribidearen eta Urbieta kalearen arteko izkinako zoladura konpontzeko lanek (zoladura eraistea, hormigoizko lauza hondatua barne) trafikoari eragingo diote ekainaren 22tik (astelehena) 29ra (astelehena) bitartean. Tarte horretan, Urbieta kaleko lehenengo etxadia errei bakar batean (ezkerrekoa) geratuko da, zirkulaziorako irekita.

Trafikoari eragindako kalteak arintzeko, Mugikortasun sailak honako neurri hauek aktibatuko ditu:

  • Urbieta kalearen hasieran bat egiten duten 3 bideen azken zatia errei bakar batean utziko da. Hiru bide horiek Miramar kalea, Angituara daraman Askatasunaren Hiribidea eta Grosera daraman Askatasunaren Hiribidea dira. Errei baterako murrizketa pixkanaka egingo da Hernani kaletik eta Askatasunaren Hiribidean zehar.
  • Askatasunaren Hiribidean kokatutako motorren aparkalekua, Hegalak sarbidearen ondoan, Askatasunaren Hiribidea 39 zenbakian (aurrean) dagoen taxi geltokiarengatik ordezkatuko da. Neurri hori ekainaren 17an aktibatu da.
  • San Martin kaleko 42ko taxi-geltokia ezabatu egiten da.
  • Euskadi Plazan mozketa partziala mugikortasun-agenteak ezarrita, guztiak Frantzia Pasealekura aurrera jarraitzera behartuz, garraio publikoa eta Alde Zaharrera/Ensatxera sartzen diren ibilgailuak izan ezik.
  • Erabateko mozketa mugikortasun-agenteek ezarrita, Hernani eta Askatasunaren Hiribide kaleen arteko izkinan eskuinera biratzea debekatzeko; trafiko guztia Askatasunaren etorbiderantz, ekialderantz, ezkerrera biratzera behartuz. Une jakin batzuetan, Askaktasunaren etorbidean dagoen trafiko-intentsitatearen arabera, Idiakez kaletik ateratzen diren ibilgailuek debekatuta izango dute eskuinera biratzea.
  • Urbietako oinezkoentzako lehen pasabidea kendu da.

 

Gomendioa
Horregatik guztiagatik, Mugikortasunak gomendatzen du, ahal den neurrian, Urbieta kalea ez erabiltzea erdigunetik Amarara edo hiriko irteerara zirkulatzeko, eta Fco. Garcia Lorca bezalako ibilbide alternatiboak erabiltzea. 

 

Bestalde, Dbusen linea hauei eragingo diete lanek:

8 Gros-Intxaurrondo eta 29 Intxaurrondo Hegoa lineek geltoki hauek aldatuko dituzte:

  • Boulevardeko geralekuak Legazpi kalera eramango dira.
  • Askatasunaren Etorbideko geralekuak ( Askatasuna 19 eta Askatasuna 15) Askatasunaren bukaerara eramango dira, Etxaide eta Foruen pasealekuen artean.

18 Seminario eta 19 Aiete-Bera lineetako Urbieta 6 geralekuak San Martin 42ra lekualdatuko dira.

> Informazio gehiago: dbus.eus
 

> Lurraldebusen zerbitzuetan egindako aldaketei dagokienez, lurraldebus.eus webgunean argitaratuko dira.

 

2026/06/18 argitaratua