Hondartza denboraldia

Informazio praktikoa

2026ko hondartza denboraldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 30era arte iraungo du.

Toldoak eta eguzkitakoak

Ekainaren 15etik irailaren 30era:

  • aulkia: 1,00€
  • aulkia su artifizialetan: 1,10€
  • toldoa, egun osoa: 13,10€

Kabinak

Hiru hondartzek eskaintzen dute zerbitzu hauuda garaian:

  • ekaina eta iraila: 09:00h-20:00h
  • uztaila eta abuztua: 09:00h-20:30h

Tarifak

  • dutxak: 1,60 €
  • armairua eta dutxa: 2,50 €
  • eskumuturrekoaren fidantza: 6,50 €
  • toalla: 1,00 €
  • 10 erabilerako bonua: 15 €
  • 20 erabilerako bonua: 28 €
  • uda-sasoiko bonua: 75,00 €

Uraren kalitatea

Kontsultatu dezakezu hondartzetako asteroko osasun kalifikazioa

Garbiketa zerbitzua

Hondartzak egunero garbitzen dira urte osoan, hondarra bahetuz hasten dira garbiketa egiten. Behaketa mekanikoa gauez egiten da, eta 10:00etarako amaitzen da. Ordu horretatik aurrera, hondartzak eskuz garbitzen dira.

Sorospen zerbitzua

Salbamendu eta sorospen zerbitzua ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean izango da.
10:30h-19:30h, ekaineko lehen hamabostaldian eta iraileko azken hamabostaldian

  • 10:30h-20:00h, ekainaren 15etik irailaren 15era

Lagundutako bainua

Mugikortasun urriko pertsonentzat, Kontxako hondartzan lagundutako bainu-zerbitzua ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte izango da, 11:00etatik 19:30ak arte.

“Ibilgailu anfibio” bat erabiltzen da eta, harekin eta monitore baten edo biren laguntzarekin, mugikortasun arazoak dituztenak bai harean bai uretan mugitu daitezke.

Hitzordua hartzeko telefono-zenbaki honetara deitu behar da: 662 387 008.

Aholkuak

Bainu seguru baterako gomendioak

Aterpe klimatikoak

Hiriak 94 eraikin eta berdegune ditu babesleku klimatiko bezala egokituta: 38 eraikin eta 56 berdegune auzo guztietan banatuta.

 Aterpe klimatikoen sarea

Marmokak eta karabelak

Marmokak edo karabela portugesak iristen badira, denboraldi honetan ere protokoloa mantenduko da eta Sorosleek bandera zuria jarriko dute.

Txakurrak

Hondartza-denboraldia hasten denetik (ekainak 1) irailaren 30era arte, debekatuta dago txakurrak Donostiako hondartzetan sartzea. Aisialdirako guneak eta ordutegiak.

Txakurrak aske eramateko gune bereziak.

2026/06/01 argitaratua