Morlansko tunela berriro irekita
Oinezkoentzat zein txirrindularientzat
Oinezkoentzako zein txirrindularientzako egokituta
Morlanseko tunela irailaren 16ean ireki da berriro, pasabide hori eraberritu eta oinezkoen zirkulaziorako egokitzeko lanak amaitu ostean.
Horrela, Lugaritz eta Morlans lotzen dituen korridorea erabilgarri egongo da oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazio partekatu batekin.
Gaur egungo bidegorria, orain arte bizikletentzat bakarrik zena, eraldatu egin da, metro bateko zabalera duten bi espaloi sortuz bidegorriaren bi aldeetan. Horrela, oinezkoen eta txirrindularien joan-etorria 1,4 kilometroko bide horretan bateragarri egiten da. 24 orduz irekita dago.
2026/09/17 argitaratua