Maiatzak 17: garraio eta trafikoan eragozpenak lasterketak direla eta
Boulevarda eta Kontxa pasealekua trafikoarentzat itxita egongo dira
Maiatzaren 17an, igandean, hainbat kirol proba egingo dira hirian: ‘Itzulia Women 2026’ eta ‘Enpresen lasterketa’.
Hau dela eta, nagusiki Erdialdea, Gros, Antigua, Añorga eta Igeldon eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak hartu beharrean dago Udala. Hauek guztiek eragin zuzena izango dute garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.
Eraginak
- larunbat honetan, maiatzaren 16an, 18:00etatik maiatzaren 17ko, 18:00etara Boulevarda erabat itxita egongo da trafikoarentzat, taxi eta autobus geltokiak barne, Legazpi kaletik Hernani kalearen hasierara arte. Dena den, maiatzaren 16ko 22:00etatik, igandeko 07:00etara, partzialki itxita egongo da
- 09:50ak aldera itxiko dira irteera neutralizatuak igaroko dituen kaleak, 11:30ak arte, gutxi gorabehera: Hernani – Askatasuna – Easo - Zubieta - Kontxa - Zumalakarregi – Tolosa
- Kontxa pasealekua itxita egongo da 09:30etik 13:30ak arte.
- 11:30ak aldera, berriro moztuko da hiriko zirkulazioa lasterketa amaitu arte, 14:00ak inguru.
- 09:45etik 11:30era trafikoarentzat itxita egongo dira: Kursaal zubia - Zurriola hiribidea – Nafarroa hiribidea – Zurriola pasealekua
Ordutegiek lasterketen gorabeheren ondorioz, aldaketak izan ditzakete.
Pasealeku Berria
Pasealeku Berria trafikoari itxita egongo da, maiatzaren 17ko 06:00etatik 19:00ak arte, gutxi gorabehera. Itxiera Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen eraikinetik aurrera egingo da Aquariumera arte. Bidegorria ezingo da erabili.
Autoek, maiatzaren 16tik, bezperatik, ezingo dute bertan aparkatu
Portua
Portuko sarrera-irteerak horrela egingo dira, baldin eta lasterketak horretarako aukera ematen badu:
- irteera: Ijentea - Boulevard - San Jeronimo – Abuztuaren 31 - Soraluze - Aldamar
- sarrera: Salamanca - Jauregui Jenerala- San Juan – Abuztuaren 31 – Nagusia - Portua
Igeldo
Maiatzaren 17an, igandean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek trafiko mozketak jasango dituzte.
- 11:15ean, lasterketaren ibilbide guztia bezala, Igeldo itxiko da Antiguatik (Iruñea kaletik) baina bertan bizi diren pertsonei eta erreserbak dituztenei bidea emango zaie 12:15era arte. Ordu horretatik aurrera erabat itxiko da.
- lasterketa Aginagatik Igeldora iritsiko da, 13:14ak aldera, eta helmugarantz abiatuko da Antiguatik.
- trafikoa moztuta egongo da Igeldo, Cristóbal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan, 12:15etik 13:30era, goranzko eta beheranzkoan norabidean.
TAO
TAO 1-1 sektorerako baimena duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO-a dutenen baldintza berdinetan, maiatzaren 15etik 19ra, biak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Baimen hau ematen da ibilgailuak Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko ezarritako baldintzak betetzeari kalterik egin gabe.
Garraio publikoa
- hiriko autobusek aldaketak izango dituzte: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus (Itzulia), Lurraldebus (lasterketa)
- ez da taxi geralekurik egongo Boulevardean
Lurpeko Aparkaleku Publikoak
‘Itzulia Women Klasikoa’-ko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, maiatzaren 17an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak.
ITZULIA WOMEN
Lasterketaren irteera neutralizatua izango da eta Boulevardetik aterako da 10:23ak aldera. Txirrindulariak Boulevardetik berriro pasako dira 12:30ak aldera eta lasterketa 13:30ak aldera amaituko dute zumardian bertan.
Emakumezkoen lasterketaren informazio guztia
Itzulia Women lasterketaren ibilbidea
ENPRESEN LASTERKETA
8,5 Kmtako lasterketa, igandean, 10:35ean, hasiko da Alderdiederren, eta 11:50ak aldera amaituko da, leku berean.
2027(e)ko urtarrilaren 5(a) argitaratua