Eragozpenak Groseko trafikoan

Ekainak 6, 20:30-23:30

Larunbat honetan, ekainak 6, jokatuko den gaueko lasterketak eragina izango du trafikoan, batez ere Grosen. Mozketak 20:30etik 23:30era egingo dira, gutxi gorabehera.

 

Moztuko diren kaleak:

  • Nafarroa hiribidea: hiriko sarrera zein irteera (Marino Tabuyotik sarbidea irekita egongo da hiritik irteteko)
  • Ategorrietako Galtzara Zaharra
  • Zurriola Hiribidea, bi noranzkoan
  • Ramón María Lili pasealekua
  • Santa Katalinako Zubiko errei bat
  • Argentinako Errepublikaren Pasealekuko errei bat
  • Zurriolako Zubia
  • Sagues


OTA

TAO 2-1 eta 2-2 sektorerako baimena duten egoiliarrek baimena izango dute hiriko Aparkaleku Mugatuko Guneetako gainerako sektoreetan aparkatzeko, destinoko sektoreko TAO-a dutenen baldintza berdinetan, 2026ko ekainaren 5etik 8ra, bi egunak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Baimen hau ematen da ibilgailuak Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko ezarritako baldintzak betetzeari kalterik egin gabe. 

Garraio publikoa

Aldaketak garraio publikoan: Dbus, Lurraldebus

2026/06/04 argitaratua